Loading...

GUREKIN LAN EGIN NAHI DUZU?

IZT informatika zerbitzu anitzak eskaintzen dituen kooperatiba da, etengabeko hazkundean dagoena eta, ondorioz, etengabe talentu bila dabilena.

IZTn pertsona konprometituak, proaktiboak eta dinamikoak bilatzen ditugu. Garapen pertsonal eta profesionalari garrantzi handia ematen diogu eta pertsonen ongizateaz arduratzen gara.

Etorkizuneko proiektu egonkor baten parte izan nahi baduzu eta eskatzen ditugun perfil profesionalekin bat egiten baduzu bidali zure CV-a info@izt.eus helbidera.

 

Informazio sistemen diseinurako, inplementaziorako eta mantenurako teknikaria

  • Windows Server zerbitziak (Active directory, erabiltzaileak, politikak...)
  • Linux zerbitzariak (Ohiko distribuzioak)
  • Sare elementu eta protokoloak (Firewall, VPN, VLAN, DHCP, DNS, SNB...)
  • Segurtasun elementuak (backup, Firewall, Antibirusak, enkriptazio sistemak...)
  • Hardware diagnostikoak
  • Lanpostu sistema eragile desberdinak (windows, ubuntu...)
  • Urruneko atzipen sistemak
  • Birtualizazioa (VmWare, VitualBox...)

Kontuan hartuko diren beste ezagutzak:

  • ISO 27000 arauaren ezagutzak
  • RGPDren ezagutza
  • Sarren topologiak zehazten jakitea

Bestelako ezagutzak:

Bezeroekin eta barne funtzionamendu egoki baterako, ezinbestekoa da euskaraz eta gaztelaniaz maila egoki batean aritzea. Ingelesezko ezagutzak ere (batez ere irakurtzeko gaitasuna) kontuan hartuko dira.

B1 gidabaimena izatea ere beharrezkoa da.

Teknikaria

Programazio teknikaria

Ondorengo gaietan ezagutza eduki behar da:

  • Laravel
  • MySQL
  • JavaScript, jQuery
  • HTML, CSS

Kontuan hartuko diren beste ezagutzak:

  • Vue
  • Angular
  • Diseinu grafikoa
  • Interfazeen diseinua
  • Erabiltzaileen esperientzia (UX)

Programazioarekin zer ikusia duen titulazio ofizialik eskatzen ez bada ere oso kontutan izango dira. Eskatzen diren gaitasun teknikoak frogatzeko egindako lanen adibideak baloratuko dira eta baliteke gaitasun froga bat eskatzea.

Bestelako ezagutzak:

Bezeroekin eta barne funtzionamendu egoki baterako, ezinbestekoa da euskaraz eta gaztelaniaz maila egoki batean aritzea. Ingelesezko ezagutzak ere (batez ere irakurtzeko gaitasuna) kontuan hartuko dira.