Gaurtik aurrera martxan dago Euskaraldiko edizio berri bat. Gaurtik aurrera ahobizi edo belarriprest txapa soinean daramaten herritarrak ikusiko ditugu han eta hemen. Baita gu ere. IZT arigunea izango da aurten ere. Euskaraz lasai aritzeko gunea hain zuzen ere.
IZT bere sorreratik (2005. urtea ) izan da arigunea. Gure kooperatiba sortzeko arrazoietako bat, informatika zerbitzuak euskaraz emateko aukera bat egotea izan baitzen besteak beste. Eraldaketa digitala gure begirada propiotik egiteko ezinbesteko baldintza baita hau euskaraz egin ahal izatea.
Beraz, euskaraldi honetan, ez ditugu gure hizkuntza ohiturak aldatuko. Euskaraz lan egiten dugu, eta euskara da gure harremanetarako hizkuntza. Baina bertan parte hartzea garrantzitsua da guretzat. Euskaraldia ahalduntze ariketa bat denez, IZT espazio segurua izan nahi da urrats hori egin nahi duen ororentzat.
Lerro hauen bidez, euskaraldia aurrera ateratzeko lanean dauden herrietako batzorde guztiei gure eskertza luzatu nahi diegu. Euskararen erabilera hizpide dugun egunotan, garrantzitsua da erabilera ohiturak aldatzeko asmoz egiten den ekimen hau indartsua izatea.
Euskaraldia hasi da,hitzez ekin diezaiogun !