Loading...
2023-02-16

Digilagun Andoaingo Ondarreta Ikastetxean

Andoaingo Ondarreta Ikastetxeko Zuzendaritzarekin elkarlanean, Digilagun egitasmoko 20 ekipo informatiko entregatu genituen lehengo astean. Duela bi hilabete egin genuen lehen harremana bertako Zuzendariarekin, eta gure egitasmoa aurkezteaz gain, ekipo informatikoak eskeini genizkien. Barne mailan eginiko lanketa baten ondorioz, 23 ekipo behar zirela ondorioztatu zuten eta hauek banatzeko irizpideak zehaztu zituzten. Lehengo astean bertan izan ginen eta ekipoak entregatu genituen.

Guretzat oso ekimen polita izan da. IZT Koop.  Andoainen kokatua dago, eta herrian bertan ekarpena egin ahal izatea oso pozgarria da. Etorkizunean behar berriak suertatuz gero, laguntzeko gure prestutasuna adierazi diegu.

Mila esker Ondarreta Ikastetxeko Zuzendaritza, Irakasle eta langileei.

Zerrendatu guztiak