Loading...
2022-10-14

UDALAK ETA ERALDAKETA DIGITALA

 

Askotan galdetu diguzue zeintzuk diren Udal batek IKTetan aintzat hartu behar dituen gai garrantzitsuenak. Zaila da galdera horri erantzun bakar eta azkar bat ematea. Baina artikulu honetan gako nagusiak laburbitzen saiatuko naiz.

Bistakoa da zaila eta arriskutsua dela IKTetaz plano teoriko batean hitz egitea, kasu zehatz batean oinarritu gabe. Izan ere udalaren tamaina, baliabideak, kultura digitala, azpiegituraren egoera eta abar luze batek asko balindatzen baitute gaia enfokatzeko modua.

Hala ere, eskema orokor bat osatzen saiatuko naiz erabakien norabidean laguntzeko asmoz.
 

1.- TESTUINGURUA

IKTetaz hitz egiterakoan, normalean, gailuen (ordenagailuak, mugikorrak, sareak…) ikuspuntutik aritzen gara, eta hori, gure ustez, ez da oso zuzena. Bistan da gailuek funtzio oso garrantzitsu bat betetzen dutela, baina gure ustez, fokoa gorago jarri behar da eta nola egin (aparatuak, softwarea) erabaki aurretik, zer egin (informazioa, prozesuak, funtzionamendua…) pentsatu eta erabaki behar da.

Beraz, gure ustez lehenik “informazioa” da erdigunean jarri behar dena , ondoren informazioa kudeatzeko prezesuak, eta azkenik hauek baliatu eta eraginkortzeko gailuak.

2.- PLAN (ESTRATEGIKO) DIGITALA

Plan digital bat gogoeta batean oinarritu behar da. Gogoeta hori, egoeraren arabera, sakonagoa edo arinagoa izan daiteke, edonola, arina izanda ere beti izango da hobea gogoeta minimo batean oinarritutako erabakiak hartzea inertziak bultzatuta baino.

3.- DIAGNOSTIKOA

Guk plan digital bat izatea aholkatzen dugu zalantzarik gabe, baina hau egitea baztertuko balitz, edozein arrazoi medio, gutxienez diagnostiko dokumentatu txukun bat izatea ezinbestekoa deritzogu.

4. - IKT JARDUERA ETA ERRONKA NAGUSIAK

Plan digital edota diagnostikorik gabe ez da erraza udal baten erronka nagusiak zehaztea. Halare zerrendatu ditzakegu ezinbestean landu, kudeatu eta optimizatu beharreko gakoak, hona:

    Informazioa zentralizatua eta sekurizatua egon behar du.
    Erabiltzaileak ondo konfiguratuak eta baimenak behar bezala esleituta egon behar dute.
    Segurtasun kopiak ondo diseinatuak egon behar dute.
    Datu base eta pertsonen datuak jasotzen duten aplikazio eta fitxategi guztiak ondo identifikatuak eta sekurizatuak egon behar dute.
    Gailuak eguneratuak egon behar dute.
    Sareak ondo segmentatuak egon behar dute
    Telelanerako egokitzapenak egin behar dira. Honetaz jada bi artikulu hauek idatzi ditugu Telelana I eta Telelana II.
    Mantentze zerbitzua eraginkor eta iraunkor bat eduki behar da.


5.- ERALDAKETA DIGITALA UDALEXEETAN

Udaletan erronka zehatz eta oso garrantzitsu batzuk daude oso kontuan hartu behar direnak:

    Espedienteen kudeaketa digitala: Gaur egungo zein datozen urteetarako erronka nagusia da udaletan. Ezinbestekoa da gai hau soluzionatua izatea herritarrei hainbat tramitazioa online eskaini ahal izateko.
    Partehartzea: gizartea mundu digitalean geroz eta murgilduagoa dagoen honetan partehartze instituzionala digitalki landu behar da, ezinbestean.
    Datuen analisi eta ustiaketa (machine learning, big data, GIS): Udalen jarduera datozen urteetan datuak jaso eta hauen analisietan oinarrituta erabakiak hartzen ohitu beharko dira.

 

Zerrendatu guztiak