Loading...

PROGRAMAZIO GIDA

Aplikazio eta modulu hauetako batzuk banaka nahiz elkarrekin muntatu daitezke. IZTko bidelagunen beharrei erantzuteko sortu eta garatu ditugu. Baliagarri edo interesgarri bazaizkizu, ez izan zalantzarik eta informazio gehiago jasotzeko jarri gurekin harremanetan.

HARTU TXANDA

HARTU TXANDA

 

Zerbitzuen hitzordu eskaerak, aretoen edo baliabideen erreserba egin ahal izateko web aplikazioa da. Aplikazio honen bidez, erreserba egutegi publikoak, erabilera tasak, eskaera eta onarpen mezuak eta zehazturiko baliabideen baitako kontrola kudeatu daiteke.

 

EMAN IZENA

EMAN IZENA

 

Ikastaroak, hitzaldiak, udalekuak... Aurrez izena ematea eskatzen duen edozein ekimen antolatu ahal izango duzu aplikazio honekin. Zozketak ere ahalbideratzen ditu, aurrez zehazturiko baldintzetan oinarriturik. Erabiltzailearentzat , zein kudeatzailearentzat erabilterraza.

 

E-FAKTUR

E-FAKTUR

 

Zure negozioaren beharrei erantzungo dion fakturazio sistema. Zure negozio bolumenaren arabera egokituko dena (Enpresak, serieak, kontagailuak...). Aurrekontuak, albaranak eta fakturak kudeatzen ditu. Fakturazio sistema honek, "ticket bai"ren eskaerekin bateratua.

 

GIZA BALIABIDEAK

GIZA BALIABIDEAK

 

Aplikazio honen bidez, enpresek langileen egutegi eta ordutegien kontrola izango dute. Lan egutegiaren kontrola, lizentzien eta lan jardueraren gaineko kudeaketa modu erraz eta intuitibo batean. On-line bidezko fitxaketa eta kudeaketa panela.

 

E-DENDA

E-DENDA

 

Zure negozioa on-line jartzeko, hemen duzu katalogoa osatu eta on-line saltzeko modulua.  Salerosketak bideratu "ticket bai"ren eskaerekin bat egin eta negozio ereduaren araberako, neurrira egindako diseinu eta garapenekin. E-FAKTUR modulua gehituz, fakturazioa bertatik  kudeatu daiteke.

 

E-KATALOGOA

E-KATALOGOA

 

Baliteke soilik web katalogoa behar izatea, hala bada hau da zure modulua. Modu erraz batean zure erakuslehio digitala osatu dezakezu.

 

TPV-ORDAINKETAK

TPV-ORDAINKETAK

 

Kreditu txartel bidez ordainketa puntualak egiteko modulua.  E-DENDA edo IZENA EMAN moduloraren baitan jasotako izen emate/eskaeren kobrantza puntualak burutu ahalko dira "ordainketa-pasabidea" delako ordain bidearen bidez.

 

GASTUAK

GASTUAK

 

Modulu honen bidez, enpresa zein langileen jardueran sortutako gastuen erregistroa eta kudeaketa gehitu diezaiokezue adibidez GIZA BALIABIDEAK aplikazioari.

 

DOK-SINATU

DOK-SINATU

 

Modulu honen bidez, enpresak langile bakoitzaren eskura jarri dezake adibidez bere nomina edo eta barne araudiak. Langileak sinatuta helarazi diezaioke bueltan enpresari. Modulu egokia da GIZA BALIABIDEAK aplikazioari gehitzeko.

 

BAZKIDEAK

BAZKIDEAK

 

Aplikazio honen bidez, zure elkarte edo ekimeneko bazkideen kudeaketa, kuota eta bankuko kudeaketak bideratzeko bitartekoak, itzulketen gestioa eta jakinarazpenak kudeatzeko tresna egokia duzu.

 

BIDALKETAK

BIDALKETAK

 

Modulu honen bidez, sms edo email bidalketak kudeatu ahalko dituzu. Modulu hau erabat bateragarria da gainerako modulu guztiekin.

 

ENTITATE eta NORBANAKOEN KUDEAKETA

ENTITATE eta NORBANAKOEN KUDEAKETA

 

Modulu honen bidez, zure erakunde edo enpresako norbanako eta entitateen inguruko informazioaren kudeaketa egin ahalko duzu. Modulu hau erabat bateragarria da beste modulu guztiekin.

 

TIMELINE

TIMELINE

 

Modulu honen bidez, gertakari ezberdinak denboran kokatu ditzakezu edo denbora lerro batean mugarri ezberdinak erakutsi. Modulu hau erabat bateragarria da beste modulu guztiekin

 

INBENTARIOA

INBENTARIOA

 

Modulu honek, zure inbentarioa egunean eramatearen lana erraztuko dizu, besteak beste, erosketa data edo garantia data gordetzeko aukera eskaintzen du. Modulu hau erabat bateragarria da beste modulu guztiekin.

 

ZENTSOAK

ZENTSOAK

 

Modulu honen bidez, zuk definituriko irizpideen arabera kudeatu ahalko dituzu zure zentsoak, filtratu eta erabat bateragarria da beste modulu guztiekin.

 

ESPEDIENTEAK

ESPEDIENTEAK

 

Zure enpresaren antolaketa-prozesuen definizioa eta kudeaketa errazteko aplikazio bat da, informazio garrantzitsuena modu zentralizatuan modu eraginkorrean antolatzeko.

 

EZTABAIDA

EZTABAIDA

 

Eztabaidak antolatu eta kudeatzeko aplikazioa. Oinarrizko txostenak, emendakinak, zuzenketak, ....Ziurra izateko berme guztiak dituen aplikazioa eta tresna honek izan ditzakeen definizio mailak kontutan izanda proiektuaren araberako aurrekontuak egingo ditugu.. Erabat bateragarria da beste modulu guztiekin.

 

ERABAKI

ERABAKI

 

Bozketak edo galdeketak antolatu eta kudeatzeko aplikazioa. Ziurra izateko berme guztiak dituen aplikazioa eta tresna honek izan ditzakeen definizio mailak kontutan izanda proiektuaren araberako aurrekontuak egingo ditugu.. Erabat bateragarria da beste modulu guztiekin.

 

INKESTAK

INKESTAK

 

Modulu honen bidez, zuk definituriko irizpideen araberako inkestak burutu ahalko dituzu, publikoak edo erabiltzaile jakinei zuzenduak. Erabat bateragarria da beste modulu guztiekin.

 

MUSIKA ESKOLA

MUSIKA ESKOLA

 

Musika eskolentzako bereziki sortutako aplikazioa da hau. Ikasleen datu basea, ikasturte eta talde ezberdinen kudeaketa, jarraipen akademikorako eremua, posta elektroniko bidezko jakinarazpenak eta matrikulazio berriak on-line egiteko aukera eskaintzen duen aplikazio osatua dugu hau.

 

WEBGUNE AURRERATUAK

WEBGUNE AURRERATUAK

 

Nabigazio azkarra, teknologia eguneratua, antolaketa moldagarria, nahi adina atal eduki, sortu eta moldatzeko aukerarekin, edozein gailu ezberdinetik nabigatu ahal izango dena (Responsive) eta kudeaketa panel erabilerrazetik erabateko kontrola eskaintzen duena.