Guía de programación
Algunas de estas aplicaciones y módulos se pueden montar de forma individual o conjunta. Desde IZT las hemos creado y desarrollado para dar respuesta a las necesidades de nuestros clientes. Si te resultan útiles o interesantes, no dudes en ponerte en contacto con nosotros para obtener más información.
HARTU TXANDA
EMAN IZENA
E-FAKTUR
Zure negozioaren beharrei erantzungo dion fakturazio sistema. Zure negozio bolumenaren arabera egokituko dena (Enpresak, serieak, kontagailuak...). Aurrekontuak, albaranak eta fakturak kudeatzen ditu. Fakturazio sistema honek, "ticket bai"ren eskaerekin bateratua.
GIZA BALIABIDEAK
Aplikazio honen bidez, enpresek langileen egutegi eta ordutegien kontrola izango dute. Lan egutegiaren kontrola, lizentzien eta lan jardueraren gaineko kudeaketa modu erraz eta intuitibo batean. On-line bidezko fitxaketa eta kudeaketa panela.
E-DENDA
Zure negozioa on-line jartzeko, hemen duzu katalogoa osatu eta on-line saltzeko modulua. Salerosketak bideratu "ticket bai"ren eskaerekin bat egin eta negozio ereduaren araberako, neurrira egindako diseinu eta garapenekin. E-FAKTUR modulua gehituz, fakturazioa bertatik kudeatu daiteke.
E-KATALOGOA
Baliteke soilik web katalogoa behar izatea, hala bada hau da zure modulua. Modu erraz batean zure erakuslehio digitala osatu dezakezu.
TPV-ORDAINKETAK
Kreditu txartel bidez ordainketa puntualak egiteko modulua. E-DENDA edo IZENA EMAN moduloraren baitan jasotako izen emate/eskaeren kobrantza puntualak burutu ahalko dira "ordainketa-pasabidea" delako ordain bidearen bidez.
GASTUAK
Modulu honen bidez, enpresa zein langileen jardueran sortutako gastuen erregistroa eta kudeaketa gehitu diezaiokezue adibidez GIZA BALIABIDEAK aplikazioari.
DOK-SINATU
Modulu honen bidez, enpresak langile bakoitzaren eskura jarri dezake adibidez bere nomina edo eta barne araudiak. Langileak sinatuta helarazi diezaioke bueltan enpresari. Modulu egokia da GIZA BALIABIDEAK aplikazioari gehitzeko.
BAZKIDEAK
Aplikazio honen bidez, zure elkarte edo ekimeneko bazkideen kudeaketa, kuota eta bankuko kudeaketak bideratzeko bitartekoak, itzulketen gestioa eta jakinarazpenak kudeatzeko tresna egokia duzu.
BIDALKETAK
Modulu honen bidez, sms edo email bidalketak kudeatu ahalko dituzu. Modulu hau erabat bateragarria da gainerako modulu guztiekin.
ENTITATE eta NORBANAKOEN KUDEAKETA
Modulu honen bidez, zure erakunde edo enpresako norbanako eta entitateen inguruko informazioaren kudeaketa egin ahalko duzu. Modulu hau erabat bateragarria da beste modulu guztiekin.
TIMELINE
Modulu honen bidez, gertakari ezberdinak denboran kokatu ditzakezu edo denbora lerro batean mugarri ezberdinak erakutsi. Modulu hau erabat bateragarria da beste modulu guztiekin
INBENTARIOA
Modulu honek, zure inbentarioa egunean eramatearen lana erraztuko dizu, besteak beste, erosketa data edo garantia data gordetzeko aukera eskaintzen du. Modulu hau erabat bateragarria da beste modulu guztiekin.
ZENTSOAK
Modulu honen bidez, zuk definituriko irizpideen arabera kudeatu ahalko dituzu zure zentsoak, filtratu eta erabat bateragarria da beste modulu guztiekin.
ESPEDIENTEAK
Zure enpresaren antolaketa-prozesuen definizioa eta kudeaketa errazteko aplikazio bat da, informazio garrantzitsuena modu zentralizatuan modu eraginkorrean antolatzeko.
EZTABAIDA
Eztabaidak antolatu eta kudeatzeko aplikazioa. Oinarrizko txostenak, emendakinak, zuzenketak, ....Ziurra izateko berme guztiak dituen aplikazioa eta tresna honek izan ditzakeen definizio mailak kontutan izanda proiektuaren araberako aurrekontuak egingo ditugu.. Erabat bateragarria da beste modulu guztiekin.
ERABAKI
Bozketak edo galdeketak antolatu eta kudeatzeko aplikazioa. Ziurra izateko berme guztiak dituen aplikazioa eta tresna honek izan ditzakeen definizio mailak kontutan izanda proiektuaren araberako aurrekontuak egingo ditugu.. Erabat bateragarria da beste modulu guztiekin.
INKESTAK
Modulu honen bidez, zuk definituriko irizpideen araberako inkestak burutu ahalko dituzu, publikoak edo erabiltzaile jakinei zuzenduak. Erabat bateragarria da beste modulu guztiekin.
MUSIKA ESKOLA
Musika eskolentzako bereziki sortutako aplikazioa da hau. Ikasleen datu basea, ikasturte eta talde ezberdinen kudeaketa, jarraipen akademikorako eremua, posta elektroniko bidezko jakinarazpenak eta matrikulazio berriak on-line egiteko aukera eskaintzen duen aplikazio osatua dugu hau.
WEBGUNE AURRERATUAK
Nabigazio azkarra, teknologia eguneratua, antolaketa moldagarria, nahi adina atal eduki, sortu eta moldatzeko aukerarekin, edozein gailu ezberdinetik nabigatu ahal izango dena (Responsive) eta kudeaketa panel erabilerrazetik erabateko kontrola eskaintzen duena.