Loading...
 
Sistemak
Programazioa
Cloud
 
 

Hemen dira "Eman Izena " eta "Hartu txanda" web aplikazioak

 
 

ZERBITZUAK

WEB APLIKAZIOEN GARAPENA

WEB APLIKAZIOEN GARAPENA

Internetek eta web programazioak aukera anitzak eskaintzen ditu kolaborazio-tresnak garatzeko: intranet-estranetak, ekintza eta proiektuen kudeaketa, CRMak, Lan egutegiak, orduen kontrola, marketing tresnak ...
IZTk framework ezberdinak erabiltzen ditu mota guztietako aplikazioak garatzeko, bezeroen beharretara egokitu eta teknologia modernoenak baliatzeko.

INFORMAZIO SISTEMEN DISEINU ETA INPLEMENTAZIOA

INFORMAZIO SISTEMEN DISEINU ETA INPLEMENTAZIOA

Informazioa kudeatzeko sareen ingeniaritza eta tresnen konfigurazioa diseinatu eta inplementatzen du IZTk: LAN eta WAN sare korporatiboak, interneteko azpiegiturak, sareen segurtasuna, irisgarritasun irtenbideak, haririk gabeko komunikazioak, bideo zaintza sistemak, telelana eta lanpostu hibridoa...
Enpresa, gizarte elkarte eta erakundeen beharrak teknologiak eskaintzen dituen aurrerapenekin lotuz hauen jarduera ahalik eta eraginkorren bilakatzen laguntzen du IZTk.

SOFTWAREN ZEIN HARDWARE HORNIKETA

SOFTWAREN ZEIN HARDWARE HORNIKETA

Eraginkortasunaren bila, merkatuko marka teknologiko indartsuenekin elkarlanean, puntako IKT soluzioak eskaintzen ditu IZTk. Bezeroen beharrak aztertu eta azpiegitura teknologia hobetzeko soluzio eraginkor eta errentagarrienak proposatzen dizkiegu:

  • Hardware: Zerbitzariak, Ordenagailuak, Firewallak, Switchak, Segurtasun kopien sistemak,...
  • Software: Open source aplikazio eta sistemak, Microsoft inguruneak, Aplikazio teknikoak, Kudeaketa aplikazioak, ...

IZT CLOUD. Lainoa

IZT CLOUD. Lainoa

Informazioa interneten biltegiratu eta kudeatu nahi bada eta gure bezeroak hau edozein lekutik irisgarria izatea behar badu, data center batean kokatu behar da. . Horri deitzen diogu Cloud edo Lainoa.
Informazio sistemaren konplexutasunaren arabera, cloud computing zerbitzu ezberdinak aukeratzeko modua dugu: oinarrizko ostatazeak, laino korporatiboak, cloud hibridoa...

INFORMAZIO SEGURTASUNAREN KUDEAKETA SISTEMA

INFORMAZIO SEGURTASUNAREN KUDEAKETA SISTEMA

Informazioaren gizartean, informazioa bera baino balio aktibo garrantzitsuagorik ez dago. IKTen esparruan egungo zein etorkizuneko erronkarik handiena informazioa egoki kudeatu eta babestea da.
ISO 27001 araua eta bertan zehazten den segurtasun kudeaketa sistema dira IZTk baliatzen duen metodoa.

INFORMAZIO SISTEMEN MANTENTZE ZERBITZUA

INFORMAZIO SISTEMEN MANTENTZE ZERBITZUA

Edozein informazio sistemaren eraginkortasuna mantentze zerbitzu egoki batean oinarritzen da.
IZTk honako oinarriak eskaintzen ditu:

  • Aholkularitza IKTetan.
  • Mantentze prebentiboa: gertaerei aurre eginez.
  • Mantentze proaktiboa: etengabeko hobekuntzari arreta jarriz.
  • Mantentze erreaktiboa: inzidentziak minimizatuz.

 
 

NOR GARA

Informazio teknologiek erabateko presentzia dute gure eguneroko bizitzan.
Gailuak, segurtasuna, espazioa, aplikazioak... garai berriek erantzun teknologiko eguneratuak behar dituzte uneoro. Pertsonen komunikazio sozial zein enpresa eta gizarte taldeen antolaketarako bitarteko teknologiko egoki eta seguruak izatea gero eta garrantzitsuagoa da.
IZT 2005. urtetik bere bezeroen bidelagun izan da hauen transformazio digitalean zein haien esperientzia teknologikoa eraginkorra izateko eguneroko ariketan.
Zentzu horretan, eta bezeroek IKTen inguruan dituzten beharrak asebetetzeko asmoz, etika profesionalari, zerbitzuaren kalitateari eta etengabeko hobekuntzari arreta berezia jartzen diogu.

Sorreratik gure helburua bezeroei informatikaren zuzenbidean zein informazioaren segurtasun eta pribatutasun alorretan aholkularitza hurbila eta profesionala eskaintzea izan da eta, honek egun duen garrantziaz jabetuta, IZTk aterpetzen dituen zerbitzu guztietan barne biltzea.
Hiru adar zehaztu ditugu aro berri honetarako, gure bezeroei arreta espezializatuagoa eman asmoz: Informazio sistemak, Cloud zerbitzuak eta Aplikazioen programazioa. Hiru adar hauen bidez, gure bezeroei atal hauetan zerbitzu bereziak eskainiko dizkiegu,

IZTk eskaintzen dituen zerbitzuetan, informazio sistemak, cloud zerbitzuak eta aplikazioen programazioan, zehar lerro gisa segurtasun irizpideak, legen betekizuna eta zaintza teknologikoa lantzen dira.
Bere langileen konfidentzialtasun eta profesionaltasunaz batera, IZT osatzen duten pertsona guztiak bere inguruarekiko sentsibilitate berezia dute.
Euskal Herri osoan ematen du zerbitzua, teknikari guztiak euskaldunak dira eta zerbitzua euskaraz eskaintzeko konpromisoa dute.

 
 

GURE BLOGA

IZT ETA MAITELAN ELKARLANEAN

IZT ETA MAITELAN ELKARLANEAN

20231218 - IZT

IZT kooperatibako kideok, joan den azaroaren 30eko greba feminista egitea erabaki genuenean, greba hori egiteagatik IZT-k ordainduko ez zituen soldaten diru kopurua, zaintza proiektuetan lanean diharduen eragile bati emango geniola erabaki genuen. Batzar horretan bertan, gure eskualdean bertan dagoen Maitelan Kooperatibari ekarpen hau eskaintzea proposatu genuen.

Irakurri gehiago

GAUR AZAROAK 30, GREBA EGINGO DUGU

GAUR AZAROAK 30, GREBA EGINGO DUGU

20231127 - IZT

IZT kooperatibako kideok, gaur egin dugun batzarrean datorren ostegunerako Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu duen greba deialdiarekin bat egitea erabaki dugu.

Irakurri gehiago

ADI! FAKTURETAKO KONTU KORRONTEAREN ZENBAKIA ALDATUZ IRUZURRAK UGARITZEN ARI DIRA

ADI! FAKTURETAKO KONTU KORRONTEAREN ZENBAKIA ALDATUZ IRUZURRAK UGARITZEN ARI DIRA

2023-05-15 - IZT

Ez da gauza berria gaur esaten dizuegun hau, baina azken asteotan gure inguruan ugaltzen ari den lapurreta edo iruzur edo iruzur saiakera bat denez, gaiaz ohartaraztea eta aholku batzuk ematea egokia delairuuditu zaigu.

Posta elektronikoz bidalitako fakturak ordaintzeko banku-kontua aldatuz egindako iruzurrak izugarri handitzen ari dira. Astebeteko epean, gure bezeroen bi laguntza-eskaera jaso ditugu mota horretako iruzurrengatik.

Irakurri gehiago

Gartnerren aurreikuspenak eta NSAren aholkuak  - I -

Gartnerren aurreikuspenak eta NSAren aholkuak - I -

2023-04-24 - IZT

Teknologia berrien garapenak ez du etenik. Ez da denbora asko  adimen artifiziala guztion eskura ipini dutenetik eta honek iraultza txiki baten moduko eragina izan du, eta izaten ari da, ia guztiongan. Gartner enpresa- talde estatubatuarrak, aholkularitza eta informazioaren teknologien ikerketan aritzen denak, argitara eman berri dituen aurreikuspen estrategikoen artean teknologia berri honi erreferentzia egiten dion puntu bat aurkitzen da: adimen artifiziala martxan edukitzeak suposatzen duen kostu energetikoa zenbatekoa den hain zuzen ere.

Irakurri gehiago

Zenbat denboran asmatuko lukete zure pasahitza?

Zenbat denboran asmatuko lukete zure pasahitza?

2023-03-15 - IZT

Urte hasierarekin batera kaleratu du Hive Systems zibersegurtasun konpainiak indar gordina erabiliz 2022. urtean pasahitzak apurtzeko beharrezkoa den denboraren taula. Pasahitz motaren arabera sailkaturik dago taula hori, hizkiak bakarrik, hizkiak eta zenbakiak, hizkiak, zenbakiak eta sinboloak, hizki larriak eta xeheak... eta pasahitz bakoitzaren karaktere kopuruaren arabera pasahitz hori apurtzeko beharrezko den denbora erakusten du. I

Irakurri gehiago

Abian da Euskaraldia 2022!

Abian da Euskaraldia 2022!

2022-11-18 - IZT

Gaurtik aurrera martxan dago Euskaraldiko edizio berri bat. Gaurtik aurrera ahobizi edo belarriprest txapa soinean daramaten herritarrak ikusiko ditugu han eta hemen. Baita gu ere. IZT arigunea izango da aurten ere. Euskaraz lasai aritzeko gunea hain zuzen ere.

Irakurri gehiago

 
 

DIGILAGUN

Digilagun Andoaingo Ondarreta Ikastetxean

Digilagun Andoaingo Ondarreta Ikastetxean

2023-02-16 - IZT

Andoaingo Ondarreta Ikastetxeko Zuzendaritzarekin elkarlanean, Digilagun egitasmoko 20 ekipo informatiko entregatu genituen lehengo astean. Duela bi hilabete egin genuen lehen harremana bertako Zuzendariarekin, eta gure egitasmoa aurkezteaz gain, ekipo informatikoak eskeini genizkien. Barne mailan eginiko lanketa baten ondorioz, 23 ekipo behar zirela ondorioztatu zuten eta hauek banatzeko irizpideak zehaztu zituzten. Lehengo astean bertan izan ginen eta ekipoak entregatu genituen.

Irakurri gehiago

CIC biomaGUNEk 10 ordenagailu eman ditu Digilagun programarako.

CIC biomaGUNEk 10 ordenagailu eman ditu Digilagun programarako.

2022-12-23 - IZT

Gaur goizean CICBiomaGUNEn egon gara, bertan Jorge Del Alamo [IT zerbitzuko teknikaria] eta Ada Herrerorekin [jasangarritasun batzordea]  egon gara. 10 ekipo eman dizkigute Digilagun egitasmora bideratuak izan daitezen. Gure eskerrik beroena eman nahi dizkiegu egindako ekarpenagatik. Orain, ekipo hauek prestatu eta beharra dagoen eremu batera bideratuko ditugu. Hurrengo urratsen berri ere informatuko dugu.

Irakurri gehiago