Kargatzen...

Zerbitzuak

WEB APLIKAZIOEN GARAPENA

Internetek eta web programazioak aukera anitzak eskaintzen ditu kolaborazio-tresnak garatzeko: intranet-estranetak, ekintza eta proiektuen kudeaketa, CRMak, Lan egutegiak, orduen kontrola, marketing tresnak ...
IZTk framework ezberdinak erabiltzen ditu mota guztietako aplikazioak garatzeko, bezeroen beharretara egokitu eta teknologia modernoenak baliatzeko.

INFORMAZIO SISTEMEN DISEINU ETA INPLEMENTAZIOA

Informazioa kudeatzeko sareen ingeniaritza eta tresnen konfigurazioa diseinatu eta inplementatzen du IZTk: LAN eta WAN sare korporatiboak, interneteko azpiegiturak, sareen segurtasuna, irisgarritasun irtenbideak, haririk gabeko komunikazioak, bideo zaintza sistemak, telelana eta lanpostu hibridoa...
Enpresa, gizarte elkarte eta erakundeen beharrak teknologiak eskaintzen dituen aurrerapenekin lotuz hauen jarduera ahalik eta eraginkorren bilakatzen laguntzen du IZTk.

SOFTWAREN ZEIN HARDWARE HORNIKETA

Eraginkortasunaren bila, merkatuko marka teknologiko indartsuenekin elkarlanean, puntako IKT soluzioak eskaintzen ditu IZTk. Bezeroen beharrak aztertu eta azpiegitura teknologia hobetzeko soluzio eraginkor eta errentagarrienak proposatzen dizkiegu:
  • Hardware: Zerbitzariak, Ordenagailuak, Firewallak, Switchak, Segurtasun kopien sistemak,...
  • Software: Open source aplikazio eta sistemak, Microsoft inguruneak, Aplikazio teknikoak, Kudeaketa aplikazioak, ...

IZT CLOUD. Lainoa

Informazioa interneten biltegiratu eta kudeatu nahi bada eta gure bezeroak hau edozein lekutik irisgarria izatea behar badu, data center batean kokatu behar da. . Horri deitzen diogu Cloud edo Lainoa.
Informazio sistemaren konplexutasunaren arabera, cloud computing zerbitzu ezberdinak aukeratzeko modua dugu: oinarrizko ostatazeak, laino korporatiboak, cloud hibridoa...

INFORMAZIO SEGURTASUNAREN KUDEAKETA SISTEMA

Informazioaren gizartean, informazioa bera baino balio aktibo garrantzitsuagorik ez dago. IKTen esparruan egungo zein etorkizuneko erronkarik handiena informazioa egoki kudeatu eta babestea da.
ISO 27001 araua eta bertan zehazten den segurtasun kudeaketa sistema dira IZTk baliatzen duen metodoa.

INFORMAZIO SISTEMEN MANTENTZE ZERBITZUA

Edozein informazio sistemaren eraginkortasuna mantentze zerbitzu egoki batean oinarritzen da.
IZTk honako oinarriak eskaintzen ditu:
  • Aholkularitza IKTetan.
  • Mantentze prebentiboa: gertaerei aurre eginez.
  • Mantentze proaktiboa: etengabeko hobekuntzari arreta jarriz.
  • Mantentze erreaktiboa: inzidentziak minimizatuz.

Nor Gara

Informazio teknologiek erabateko presentzia dute gure eguneroko bizitzan.
Gailuak, segurtasuna, espazioa, aplikazioak... garai berriek erantzun teknologiko eguneratuak behar dituzte uneoro. Pertsonen komunikazio sozial zein enpresa eta gizarte taldeen antolaketarako bitarteko teknologiko egoki eta seguruak izatea gero eta garrantzitsuagoa da.
IZT 2005. urtetik bere bezeroen bidelagun izan da hauen transformazio digitalean zein haien esperientzia teknologikoa eraginkorra izateko eguneroko ariketan.
Zentzu horretan, eta bezeroek IKTen inguruan dituzten beharrak asebetetzeko asmoz, etika profesionalari, zerbitzuaren kalitateari eta etengabeko hobekuntzari arreta berezia jartzen diogu.
Sorreratik gure helburua bezeroei informatikaren zuzenbidean zein informazioaren segurtasun eta pribatutasun alorretan aholkularitza hurbila eta profesionala eskaintzea izan da eta, honek egun duen garrantziaz jabetuta, IZTk aterpetzen dituen zerbitzu guztietan barne biltzea.
Hiru adar zehaztu ditugu aro berri honetarako, gure bezeroei arreta espezializatuagoa eman asmoz: Informazio sistemak, Cloud zerbitzuak eta Aplikazioen programazioa. Hiru adar hauen bidez, gure bezeroei atal hauetan zerbitzu bereziak eskainiko dizkiegu,
IZTk eskaintzen dituen zerbitzuetan, informazio sistemak, cloud zerbitzuak eta aplikazioen programazioan, zehar lerro gisa segurtasun irizpideak, legen betekizuna eta zaintza teknologikoa lantzen dira.
Bere langileen konfidentzialtasun eta profesionaltasunaz batera, IZT osatzen duten pertsona guztiak bere inguruarekiko sentsibilitate berezia dute.
Euskal Herri osoan ematen du zerbitzua, teknikari guztiak euskaldunak dira eta zerbitzua euskaraz eskaintzeko konpromisoa dute.

Gure Bloga

ERALDAKETA DIGITALA EDO DIGITALIZAZIO PROZESU BATERAKO OINARRIAK

2020-10-21 Juani Lizaso

Ez dut gauza originalik esaten 2020. urte hau berezia izaten ari dela badiot. Baina denontzat ezagunak diren arrazoiengatik harago, IZTko kideontzat urte berezia da aurtengoa. 15 urte bete dira gure ibilbidea hasi genuenetik. Horrelako kooperatiba bat eraiki duen edonork badaki zenbat lan egin behar den proiektua bideragarria dela frogatzen duzun arte.

Irakurri Gehiago