GURE BLOGA

2025/07/22 - IZT
Zibererasoen arriskua oporretan: nola babestu zure burua
Oporretan zibererasoen arriskuak handitu egiten dira, bidaietan wifi sare ezezagunak erabiltzeagatik edo alerta jaitsieragatik. Iruzurgileek teknika ezberdinak baliatzen dituzte gure datuak lapurtzeko, wifi sare faltsuen bidez edo mezu/dei sinesgarri baina faltsuak bidaliz. Erasoei aurre egiteko gomendio nagusiak: gailuak eguneratuta izatea, sare irekiak saihestea eta lotura susmagarrietan ez klik egitea. Gainera, pribatutasuna babesteko aplikazioak eta pasahitzak kudeatzeko tresnak erabiltzea oso gomendagarria da. Babestu zure burua, baita oporretan ere.

2025/07/07 - IZT
Pasahitz kudeatzaileak: zure pasahitz guztiak, modu seguru eta erosoan
Pasahitz asko gogoratzea nekeza eta arriskutsua izan daiteke. Artikulu honetan, pasahitz kudeatzaileen funtzioa eta garrantzia azaldu dugu: pasahitz guztiak leku bakar eta seguruan gordetzea, pasahitz sendoak automatikoki sortzea, eta gailu guztietan sinkronizatzea, besteak beste. Aukeraketa-irizpideak ere aurkeztu dira, hala nola segurtasun-maila, erabilerraztasuna eta bateragarritasuna. Segurtasun digitala hobetu nahi baduzu, pasahitz kudeatzaile bat erabiltzea lehen pausoa izan daiteke.

2025/06/16 - IZT
Pasahitz bakarra? Arrisku anitz
Imajinatu zure etxerako giltza bakarra duzula. Giltza horrekin ate nagusia, kotxea, trastelekua eta bankuko kutxa gotorra ireki ditzakezu. Zer gertatuko litzateke giltza hori galduko bazenu edo norbaitek lapurtuko balizu? Dena galduko zenuke! Pasahitz bera toki askotan erabiltzea praktikoa dirudien arren, oso arriskutsua izan daiteke: identitate-lapurreta, diru-galerak eta datu pertsonalen esposizioa ekar ditzake. Artikulu honek arrisku horiek azaltzen ditu eta pasahitz seguru eta desberdinak erabiltzeko beharra azpimarratzen du.

2025/05/30 - IZT
WhatsAppa hackeatu dizute… eta orain zer?
Azken egunetan Gipuzkoako hainbat herritan gertaera errepikatzen ari da. - Kaixo bidaliko didazu jaso berri duzun kodigoa? – moskeatzeko moduko mezua litzateke zure seme-alaba edo lagun batek bidalitakoa izango ez balitz. Eta hala gertatzen ari da, gertuko lagunen telefonoetako whatsapp aplikazioetatik dator mezua, jada hackeatu dituztelako.

2025/05/15
Elkar mugituz egingo dugu! EUSKARALDIA 2025 abian
Gaurtik aurrera abian da Euskaraldiko edizio berria, maiatzaren 15etik 25era. Gaurtik aurrera ahobizi edo belarriprest txapa soinean daramaten herritarrak ikusiko ditugu han eta hemen. Baita gu ere. IZT arigunea izango da aurten ere. Euskaraz lasai aritzeko gunea hain zuzen ere.

2024-12-12 - IZT
ISO 27001 eta SEN arauetan zertifikatu gara!
Berri on bat partekatu nahi dugu zurekin: ISO 27001 eta SEN ziurtagiriak lortu ditugu. Lorpen horrek, informazioaren babesarekin dugun konpromisoa sendotzeaz gain, segurtasuna kudeatzeko estandar zorrotzenen pean lan egiten dugula bermatzen die gure bezero eta laguntzaileei.
DIGILAGUN
Digilagun Andoaingo Ondarreta Ikastetxean
2023-02-16 - IZT
Andoaingo Ondarreta Ikastetxeko Zuzendaritzarekin elkarlanean, Digilagun egitasmoko 20 ekipo informatiko entregatu genituen lehengo astean. Duela bi hilabete egin genuen lehen harremana bertako Zuzendariarekin, eta gure egitasmoa aurkezteaz gain, ekipo informatikoak eskeini genizkien. Barne mailan eginiko lanketa baten ondorioz, 23 ekipo behar zirela ondorioztatu zuten eta hauek banatzeko irizpideak zehaztu zituzten. Lehengo astean bertan izan ginen eta ekipoak entregatu genituen.
CIC biomaGUNEk 10 ordenagailu eman ditu Digilagun programarako.
2022-12-23 - IZT
Gaur goizean CICBiomaGUNEn egon gara, bertan Jorge Del Alamo [IT zerbitzuko teknikaria] eta Ada Herrerorekin [jasangarritasun batzordea] egon gara. 10 ekipo eman dizkigute Digilagun egitasmora bideratuak izan daitezen. Gure eskerrik beroena eman nahi dizkiegu egindako ekarpenagatik. Orain, ekipo hauek prestatu eta beharra dagoen eremu batera bideratuko ditugu. Hurrengo urratsen berri ere informatuko dugu.
IZT eta Batzen elkarlanean.
2022-11-10 - IZT
Gaur Batzen, Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistemaz arduratzen den kooperatibari, #Digilagun egitasmoko 3 ordenagailu eman dizkiogu. Egunerokoan egiten duten lan eder horretan lagungarri izatea espero dugu. Digilagun egitasmoa eraldaketa sozialean lagundu nahi duen proeiktua da, eta horretarako Batzen bezalako eragileekin elkarlana ezinbestekoa da guretzat.
7 ekipo eraman ditugu Zaldibira.
2022-10-27 - IZT
#Digilagun egitasmoa martxan jarri dugu, eta lehendabiziko 7 ekipo informatiko entregatu ditugu Zaldibian. Zaldibiako udaletxearekin elkarlanean, bertako gizarte zerbitzuen saila arduratuko da ekipo hauen banaketaz. Ikasten ari diren emakume helduak izango dira oraingoan ekipo hauek jasoko dituztenak. Pozik gaude egitasmo hau martxan jarri dugulako, eta horrelako erabilpena emango zailea ikusirik aurrera begira oraindik eta ilusio handiagoarekin jarraituko dugu lanean.
Digilagun egitasmoa martxan jarri dugu.
2022-10-10 - IZT kooperatiba
Digilagun egitasmoaren helburuak bi dira; batetik aztarna ekologikoa gutxitzeko helburuarekin ordenagailuen bizitza luzatzea, eta bestetik gizartean gero eta handiagoa den arrakala digitala gutxitzeko gure ekarpena egitea. Horretarako, gure bezeroak erabilera profesionalerako baztertzen dituzten ordenagailuak hartu, garbitu eta erabilera pertsonal egoki baterako prestatzen ditugu. Gizarte eragile ezberdinen laguntzaren bidez, ordenagailu hauek beharra duten pertsonen eskuetan jarriko ditugu.